Espoloiko pilotalekuko lanak, amaituta

Bergararrek Espoloiko pilotalekua erabiltzeko aukera dute dagoeneko, Udalak bertako egokitze lanak amaitu ondoren. Hiru astetan egindako lanetan inpermeabilizazioa, txukunketak eta margoketak egin dira eta beraz, herritarrek instalazio berritu eta egokia dute aisialdiaz gozatzeko. Aterki enpresak egin ditu lan guztiak eta denera, 13.300 euroko aurrekontua izan du.