Irisgarritasun hobetzeko pausoak ematen jarraitzen du Udalak

Bergarako Udalak irisgarritasun neurri guztiak betetzeko pausoak ematen jarraitzen du. Honela, otsailean udaletxe kanpoko eskailerak kendu eta arrapala egin ondoren, neurri berriak hartu dira udaletxe barruan. Aste honetan bertan, eraikin barruan zeuden bi ate handi eta pisutsuak kendu eta automatikoak ezartzeko lanak hasi dira. Modu honetan, udaletxera sartzeko zailtasunik inork ez izatea lortzen da. Bi ateak jartzearen aurrekontua 17.164,77 eurokoa da eta Goitu Eraikuntzak enpresa ari da egiten lanak.