Bergarako Udalaren helburu nagusiena da herritarren nahiak asetzea, eta horretan jartzen ditugu gure baliabideak. Are gehiago, gure herriko gazteak bildu eta antolatzen badira ekimen bat aurrera eramateko. Hala, hainbat ikaslek firma-bilketa bat egin ondoren Go!azen antzezlana Bergaran ikusteko aukera eskatu zuten. Honen aurrean, Udalak eskaerari erantzun dio eta Go!azen apirilaren 23an, igandean, Bergaran izango da, Udal pilotalekuan.

Antzezlana ikusteko sarrerak martxoaren 22an hasiko dira saltzen, 18:00etatik aurrera, www.kutxabank.es webgunean. Sarrera bakoitza 8 euro ordaindu beharko da.

Arloa: