Herrian egiten ari garen obra garrantzitsuenen berri ematea ezinbestekoa iruditzen zaio Bergarako Udalari. Horregatik, Errege Seminarioko lanen fase desberdinetan bisita gidatuak egin ondoren, Ipintza futbol zelaiko harmaila berrien obren jarraipena emateko aukera eskainiko da.

Ipintzako harmailak erabakitzeko prozesuan bergararrek euren ekarpenak egiteko aukera izan zuten, bilera desberdinetan zehar harmaila berriak izan beharreko kokapena eta itxura zehaztuz. Orain, Udal Gobernuaren konpromisoa betez, lanak nola doazen azalduko zaie. Horretarako, eta lehenengo hitzordu batetan, kirol talde eta eragileekin bilduko gara. Astelehenean izango da 17:00etan Ipintza bertan.

“Bergarar guztiei eragiten dien obra da Ipintzakoa. Izan ere, estalpea izango du eta aitzakiarik ez da izango kirola ikustera etortzeko. Gainera, herritarren nahi eta beharretara egokituta proiektua da, bileretan agertuta proposamenak kontutan hartu zirelarik, Horregatik, Bergarako kirol elkarteei animatu eta bisitan parte hartzeko deia luzatu nahi diegu”, agertu du Elena Lete alkateak.