VI. Bizikleta Jardunaldiak igandean hasiko dira Gorlako igoerarekin. Bizikleta proba 10:00etan hasiko da Bergarako plazatik eta txirrindulariak bi alditan igoko dira Gorla puntara. Lasterketak ez du errepide mozketarik eragingo, karrera guztietan egiten den moduan, momentuko mozketa egingo da txirrindulari guztiak pasatu arte. Hala ere, bi eskera egin ditu Udaltzaingoak. Batetik, igoerako ibilbidean zehar autorik ez aparkatzeko eta jarriko den seinalizazioa errespetatzeko deia luzatu da.