Red Electrica de España erakundeak goi-tentsio sare berria egin nahi du Bergara, Elgeta eta Antzuolako lurretan eta Bergarako Udalak, helegiteak aurkeztuko dizkio proiektuari. Hala onartu zuen atzoko Udalbatzak aho batez.

Herritarren ongizatea da Udal honen lehentasuna. Horregatik, goi-tentsioko proiektuari helegiteak aurkeztuko dizkiogu. Helegite horiekin bergarrarei ez ezik, ingurumen eta nekazal arloan ahalik eta kalte gutxien izatea nahi dugu”, agertu du Elena Lete alkateak.

Hona hemen helegiteen dokumentua: guenes_itsaso_alegazioak.pdf