Hileko lehen asteazkena da aste honetakoa eta beraz, Eguazteneko Azoka berezia izango da Oxirondon. Honela, Erramu Zapatua asteburuan ospatuko dela kontutan izanda, txorimalo tailerra izango da asteazkeneko azokan.

Oxirondoko azokara gerturatzen diren haur eta gazteak taldetan banatuko dira eta talde bakoitzak txorimalo bat egin beharko du. Jarraian argazkiak aterako zaizkie txorimaloei eta taldez aldatuta, jantzi egingo dira txorimaloak. Horretarako, parte hartu nahi duten herritarrek ezinbestean arropa zaharra eraman beharko dute. Tailerraren amaieran, zozketa egingo da txorimalo politena erabakitzeko eta erakusgai jarriko dira.

Honela, asteazkenean 18:00etatik aurrera, baserritarren bertako eta sasoiko produktuez, txorimalo tailerraz eta Nahikari tabernaren pintxo-poteaz gozatzeko aukera izango da Oxirondon.