Debagoienako Lanbide Heziketaren Azoka apirilaren 26 eta 27an egingo da

Eskualdeko formazio-eskaintza guztia, eta batez ere Lanbide Heziketa ezagutzeko aukera izango da apirilaren 26 eta 27an. Debagoienako Mankomunitatearen eskutik, Goiaz! Lanbide heziketaren azoka ospatuko da hurrengo astean Arrasateko Kulturateko klaustroan.

Bertan, sektore desberdinetan lan egiten duten hainbat pertsonek euren esperientziak agertuko dituzte, Lanbide Heziketa ikasiz gero, beraien ibilbide profesionala nondik nora joan den azalduz. Gainera, guraso zein gazteek beraien kezkak agertu ahal izango dituzte, eta profesional, orientatzaile eta irakasleen erantzunak jasoko dituzte.

“Formazioan sinesten dugu. Egungo egoera sozio-ekonomikoa ez da erraza, eta aurre egiten ari bagara ere, honelako ekimenak oso garrantzitsuak dira etorkizunerako. Horregatik, ikasketen erabakitze sasoian dauden gazte zein euren gurasoak Goiaz! Azokara hurbiltzera animatu nahi ditugu”, agertu du Ekonomia sustapen, Turismo eta Enpleguko Batzordeburu den Sabino Azkaratek.

Informazio guztia hemen; goiaz17-webt.pdf

Eranskinak: