Bergarako ondarea zaindu eta balorean jartzea garrantzitsua da Udalarentzat. Horrela, Santa Ana parkean dagoen ermita txukundu eta garbitu du. Izan ere, urte luzetako utzikeriaren ondorioz, zikinkeriaz eta pintadaz beteta zegoen. Monumentu izendapena duenez ermitak, Udalak enpresa berezi bat kontratatu zuen eta apirilaren 4ean, garbiketa lanak egin ziren. Santa Ana ermita garbitzeko lanek, 814 euroko aurrkeontua izan dute.