Amaitu dira dagoeneko Mekolaldeko pasabide berriaren lanak. Azaroan eraitsi zen zubi zaharra eta jarraian, pasabide berria ezarri zen eta ordudanik, inguruko urbanizazio lan guztiak burutu dira. Lanak Urartetxe enpresak egin ditu eta xehetasunei dagokienez, pasabidea egurrezkoa da, zabaleran bi metro eta luzeran 35 ditu eta guztiz argiztatuta egongo da gauetan.

Zubi zaharraren eraispenarekin, gune honek zuen uholde arriskua gutxitzen dugu eta pasabide berriari esker, berriz, auzotarrek ibaia gurutzatzeko aukera berria eskaintzen zaie. Mekolaldeko auzotarren segurtasuna eta erosotasuna hobetzen dira beraz.

Obrek iraun duten garaian, 4-5 hilabete izan dira, Bergarako Udalak bizilagunen beharrak asetu ditu. Izan ere, lanek eragozpenak sortuko zituela jakinda, bertako bizilagunekin bildu ginen euren beharrak ezagutzeko. Bilera horietan, bi behar nagusi adierazi zituzten, zabor bilketa eta mugikortasuna. Bizilagunekin horrela adostuta, zabor bilketa ibaiaren bi aldetatik egin da eta garraio publikoa indartzeaz gain, taxi zerbitzua finantzatu zaie hilabete hauetan.