Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu Estolderiaren eta Uraren 2017ko lehenengo hiruhileko tasak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:

  • 2017ko apirilaren 10etik 2017ko ekainaren 16ra

Lekuak eta medioak:

  • Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2017ko ekainaren 16an.

  • Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

    • Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik 13:30etara (edo ostegunetan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara), legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.

    • Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidea de la medio: www.bergara.eus..

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.