Aldi baterako Gizarte Teknikaria. 4. Hizkuntza Eskakizunari dagokion emaitza
komunikazioa-k Or, 2015-01-30 10:54-n bidalia
komunikazioa-k Or, 2015-01-30 10:54-n bidalia
komunikazioa-k Og, 2015-01-29 10:49-n bidalia
komunikazioa-k Ar, 2015-01-27 13:42-n bidalia
Udala otsailaren 1etik aurrera pertsonak hartzen hasiko da Eskusarte auzoan egokitu duen erabilera anitzeko etxebizitzan. Etxebizitza honek 6 logela izango ditu, 3 bainugela, egongela zabal bat eta sukalde-jangela ditu, guztira, 140m². Era honetan, 6 pertsonentzako bizitokia eskaintzen da.
Gizarte Zerbitzuetako Udal Sareko ekipamendu hau, eguneroko bizitzako ekintzetarako laguntza garrantzitsurik behar ez izan arren, beren etxibitzitzak mantentzeko zailtasunak dituztenentzat edo etxebizitza lagatzera behartuta dauden adinekoentzako bideratuta dago.
komunikazioa-k Ar, 2015-01-27 10:27-n bidalia
Urtero bezala, abian da Bergarako Udaleko Euskara batzordeak antolatzen duen Koldo Eleizalde lehiaketa. Bergaran jaioek, bertan bizi direnek edo bertan lan edo ikasi egiten dutenek har dezakete parte.
Azkeneko urteetan egin izan denaren bidetik, idatzizko generoak eta ahozkoak eskaintzen dira:
komunikazioa-k Al, 2015-01-26 12:59-n bidalia
Hemen "Aldi baterako Gizarte Teknikaria. Merituen emaitzak". PDF-an ikus nahi izanez gero, egin click hemen.
komunikazioa-k La, 2015-01-24 09:22-n bidalia
Hemen "Aldi baterako Gizarte Teknikaria. Ariketaren emaitzak". PDF-an ikus nahi izanez gero, egin click hemen.
komunikazioa-k La, 2015-01-24 08:44-n bidalia
Azpian "Obra eta zerbitzuen buru. 2. ariketa praktikoaren emaitzak". PDF-an ikusi nahi izanez gero egin click hemen.
komunikazioa-k Or, 2015-01-23 11:58-n bidalia
Ia urtebete da Bergarako Udalak hondakinak biltzeko sistema berria martxan jarri zuela eta otsailetik irailera bitarteko datuen arabera, lortu den gaikako bilketa osoaren emaitza %81,6koa izan zen.
Sistema honek lortu dituen lorpen interesgarriak ezagutzera emateko, Udala etxebizitza guztietan aldizkaria banatzen ari da.
Emaitzak gaika
komunikazioa-k Og, 2015-01-22 08:55-n bidalia
Domeka Azoka elkartrukea, berrerabilera eta artisautza sustatzeko merkatua da. Hile birik behin antolatzen da, hileko 3. igandean.
Gero eta arrakasta handiagoa izaten ari den azoka da Domeka Azokakoa.
Otsailean, kontuan izanik 3. igandeak aratusteekin bat egiten duela, astebete atzeratu da. Horregatik, otsailaren 22an ospatuko dugu.
Merkatua goizeko 11:00tik 14:00ra izango da San Martin plazan, euria egiten badu, arkupeetan.
komunikazioa-k Az, 2015-01-21 14:25-n bidalia
Erramu Zapatuko feria dela eta, 2015eko martxoaren 28an, bi txosna jarriko dira: bat, San Martin edo Munibe plazan eta bestea Seminarioko patioan. Bi txosna horietako bakoitzaren esplotazioa arautuko duten baldintza pleguak urtarrilaren 21ean onartu ditu Bergarako Udalak.
Hori dela eta, idatzi honen bitartez interesa duzuen Bergarako irabazi asmorik gabeko entitate edo elkarteei jakinarazten zaizue eskaerak aurkezteko epea 2015eko otsailaren 20an, 13:00etan bukatuko dela.
Eskaera orriak eta Baldintzen Plegua Idazkaritzan edo hemen bertan atxikituta dituzue eskuragarri.