Korrika Kulturalaren baitan antolatutako ekitaldiak
Bergarako Udala-k Og, 2015-03-12 11:56-n bidalia
Bergarako Udala-k Og, 2015-03-12 11:56-n bidalia
Bergarako Udala-k Og, 2015-03-05 12:29-n bidalia
Bergarako Artisten Elkarteak (BEARTk) larunbaterako koadro-foruma antolatu du Udalaren laguntzarekin, Simon Arrieta margolari bergararra jaio zeneko mendeurrena ospatzeko prestatutako programazioaren baitan.
Eguna: Martxoak 7, larunbata
Ordua: 12:00
Lekua: Udaletxeko Areto Nagusia
Informazio gehiago ikusteko, egin klik hemen
Bergarako Udala-k Og, 2015-03-05 11:10-n bidalia
1975ean NBEak martxoaren 8a emakumeen nazioarteko egun izendatu zuen, eta egun hori baliatuz aldarrikatzen dugu emakume eta gizonen berdintasuna giza eskubide ez ezik funtsezko beharrezko faktorea dela Euskal Herriaren giza garapenerako, garapen sozialerako eta ekonomikoarentzako.
Bergarako Udala-k Og, 2015-03-05 10:40-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekooi jakinarazten dizuegu, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren 2015eko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
Lekuak eta medioak:
Bergarako Udala-k Og, 2015-03-05 08:18-n bidalia
Ekitaldiz beteta dator hilabete honetako Kultura Gida: emakumea gaitzat hartuta zine klubeko filmak, Haur Literaturako Ziklo berezia hitzaldi, tailer eta literatur klubarekin, "Mozkorra Parregarri" opera komikoaren berrestreinaldia eta Korrika, besteak beste, hilabete honetan Bergaran. Ez da gozatzeko aukerarik faltako!
Egitaraua ikusteko, egin klik hemen.
komunikazioa-k Al, 2015-03-02 13:22-n bidalia
komunikazioa-k Al, 2015-03-02 12:35-n bidalia
2015eko martxoaren 17tik aurrera, TAO guneko egoiliar txartelak ez du Oxirondo ondoko aparkalekuan era mugagabean aparkatzeko baimenik emango.
TAOaren udal araudian eginiko aldaketa baten ondorioz, egoiliar txartela duten autoetako jabeek beste edozein herritarrek bezala jokatu behar dute aurrerantzean: aparkalekuan kokatuta dagoen makinak emandako tiketa atera, autoan bistan jarri eta bertan adierazitako aparkatzeko denbora errespetatu.
komunikazioa-k Al, 2015-03-02 11:15-n bidalia
10 linea arrunt ditu eskualdeak, eskaripeko 2 eta gauetako beste 2. Garraio publikoaren eskaria baxua da eskualdean, eta zerbitzu berrien bidez bultzada berezia eman nahi izan zaio, eskualde barneko loturez gain, hiriburuekiko lotura hobetuz. Eskualdeko zerbitzu berrituaren ezaugarri nagusiak ondorengoak dira:
komunikazioa-k Al, 2015-03-02 09:26-n bidalia
Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzeko, martxoaren 8aren bueltan ekintza ezberdinak antolatu dira herrian:
MARTXOAK 2ra arte
ARGAZKI LEHIAKETA
Lan a(u)nitz, aurpegi a(u)nitz…guztien errekonozimendu eta ikusgarritasunerantz” lelopean.
Antolatzailea. Martxanterak: herriko talde feministak antolatuta
MARTXOAK 3
HITZALDIA
“Eskoziako herrialdeak erabakitzeko eskubidearen eta independentziaren inguruan bizitako prozesua emakumeen aldetik”
komunikazioa-k Az, 2015-02-25 13:14-n bidalia
Ostiralean, otsailak 27, 18:00tik aurrera Oxirondoko Aisialdi Gunea inauguratuko da.
Azoka Bergaratzen egitasmoaren baitan, aisialdi gunearen inguruko hausnarketa burutu zen eta bertan herriko hezitzaile eta gurasoek hainbat bileretan parte hartu zuten. Hausnarketa honen ondorio nagusia gune honek bi espazio bereizita eduki behar zituela izan zen: batetik, ludoteka eta, bestetik, gune librea. Lehenengoan, hezitzaileekin aisialdi gidatua eskainiko da eta gune librean, aldiz, haurrek eta gurasoek elkarrekin espazioa konpartitzeko aukera izango dute.