2016ko irailaren 17an, Oxirondo plazan Udalak jarriko duen txosnaren ustiapena adjudikatzea da deialdi honen xedea.

Txosna honen arrazoia Oxirondon ospatuko den San Martin feria girotzen laguntzea da. Horrez gain, herriko hainbat harategik eurek (Bergarako Udalak adieraziko die aurrez zeintzuk diren) eta Bergaran egindako odolosteak ezagutzera emateko doan emango dizkieten odolosteak saltzea ere bada deialdiaren xedea.

Bergarakoak izan eta irabazi asmorik ez duten kultur edo kirol elkarteek, herri-taldeek eta ongintzako elkarteek aurkez ditzakete eskaerak, eta lehentasuna izango dute kultura, kirola, hezkuntza edo irakaskuntza eta ongintza helburu dituzten herriko taldeek.

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 6an 12:00etan bukatuko da.

 

San Martin feriako txosnaren esplotazioa arautzen duten baldintzak ikusteko hemen

Eskaera orria: san_martin_feriako_txosnaren_esplotazioa_arautzen_duten_baldintzak_eskaera_orria.docx