‘Dantzatzea, Oinekin amestea’ izango da Pentekosteetako kartela osatuko duen irudia
webmaster-k Og, 2025-05-15 11:18-n bidalia
Ander Barrusoren "Dantzatzea, oinekin amestea" izendatu dute Bergarako 2025eko Pentekoste Jaietako kartel lehiaketaren irabazlea. Lehiaketak herritarren parte-hartze zabala izan du, guztira 444 bozka jaso direlarik. Herritarrek maiatzaren 9tik 12ra bitartean bozkatu ahal izan dute, eta lehiaketa honek beste behin ere herritarren interesa piztu du, eta parte-hartzaileek beren sormenarekin jaiak iragartzeko aukera izan dute.
