Erramu Zapatua ospatuko da Bergaran apirilaren 11 eta 12an
Bergarako Udala-k Og, 2025-04-03 12:38-n bidalia
Bergara prest dago 2025eko Erramu Zapatua ospatzeko, apirilaren 11n eta 12an herriko kaleak girotuko dituen egitarau oparo eta anitzarekin. Apirilaren 11n, ostirala, bertso zaletuek hitzordua izango dute 22:00etan, Seminarixoan, Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Jon Maia eta Onintza Enbeita bertsolariekin osatutako bertso saioarekin. Gai jartzailea Txinbo izango da, eta Kopla Barik bertso-eskola izango du laguntzaile. Sarrera: 8 euro, eskuragarri www.seminarixoa.eus webgunean.
