Bergara baliabide hidriko propioak erabiltzen hasi da
Bergarako Udala-k Og, 2024-07-18 09:09-n bidalia
Bergarako Udala-k Og, 2024-07-18 09:09-n bidalia
Bergarako Udala-k Az, 2024-07-17 15:52-n bidalia
2024a ere Danbaka urtea izango da, bueltan dator-eta Debagoieneko Musika Lehiaketa. Seigarren aldia izango da aurtengoa, eta Bergarako Seminarixoa aretoan egingo da. Lau jaialdi izango dira, urritik abendura, eta final handia, urtarrilean. Debagoieneko musika taldeek hartu ahal izango dute parte. Izena emateko aukera zabalik dago, eta komeni da lehenbailehen izena ematea. Goiena Komunikazio Taldeak antolatuko du aurten ere, Bergarako Udalaren laguntzarekin.
Bergarako Udala-k Al, 2024-07-15 15:08-n bidalia
San Martin ikastetxeko aldagelak eraberritzeko lanak hasi dira, eta obren martxa ezagutu asmoz, Bergarako Udaleko ordezkariek bisita egin dute ikastetxera.
Lanek hiru hilabete inguruko iraupena izango dute, eta Construcciones Frixi SL-k burutuko ditu 118.652,05 euroko aurrekontuarekin.
Egungo komun eta aldagelen eremua berrantolatuko da bi aldagela kolektibo, garbitzailearentzat aldagela eta komuna eta bi komun irisgarri lortzeko.
Bergarako Udala-k Or, 2024-07-12 11:38-n bidalia
Bergarako Udalak desfibriladore berri bat eskuratu du eta zaharkituak zeuden hiru desfibriladore aldatu ditu azken egunetan, herritarren segurtasuna eta ongizatea hobetzeko Udalak daukan konpromisoaren seinale. Izan ere, guztira 10 desfibriladore ditu gaur egun, horietako zortzi herrian sakabanatuta eta beste bi eramangarri, bana udaltzaingoko ibilgailuetan.
Bergarako Udala-k Az, 2024-07-10 08:17-n bidalia
Bergarako Udalak gizarte langile bat aldi baterako kontratatzeko deialdia ireki du. Hemen daukazu informazioa:
Espediente zenbakia:
2024LAAU0015
Deialdiaren xedea:
Oinarrien xedea da, GIZARTE LANGIL BAT aldi baterako kontratatzeko hautaketa prozesua arautzea.
Kontratuaren iraupena izango da 2024ko uztailaren azken astetik eta azaroaren 5a artekoa.
Lanpostu honek euskararen ezagutzan 4. Hizkuntza Eskakizuna (4.HE) du eta derrigortasun data gaindituta du.
Deialdi honekin ez da lan-poltsarik osatuko.
Bergarako Udala-k Ar, 2024-07-09 09:01-n bidalia
Irailaren 14an ospatuko den San Martin ferian salmenta postuen zein talo eta odoloste txosnen ustiaketa lortzeko epea ireki du Bergarako Udalak, eta, horretarako, ekoizleek zein interesdunek izena eman beharko dute.
Aurrez aurre (txanda hartuta) ala Internet bitartez eskatu ahalko dira postuak. Bi kokagune nagusi izango dira: alde batetik, Oxirondo plaza barazki, fruta eta gazta ekoizleentzat. Hauekin batera Odolostea dastatzeko postua ere egongo da. Gainera, gainontzeko produktuen saltzaileak ere Oxirondo plazan kokatuko dira aurten.