Euskaraldian norbanakoek izena emateko epea ireki da
Bergarako Udala-k Og, 2025-03-13 09:16-n bidalia
‘Elkar mugituz egingo dugu’ lelopean egingo da aurten laugarren Euskaraldia, maiatzaren 15etik 25era. Euskaraldiaren laugarren edizioa izango da, eta data berriarekin dator gainera: udaberri giroan egingo da maiatzaren 15etik 25era bitartean. Entitateek eta norbanakoek izena emateko epea zabalik dute, eta Euskaraldia.eus webgunean dago aukera.
