Oiartzungo eta Bergarako alkateek bilera ospatu dute, bi Udalen arteko ezagutzak trukatzeko
Bergarako Udala-k Ar, 2023-07-11 10:08-n bidalia
Udalerrien arteko ezagutza eta esperientzien trukea sustatzeko ahaleginean, Joana Mendiburu Garaiar Oiartzungo alkateak eta Garazi Urdampilleta Astibia alkateordeak bisita egin dute Bergarako udaletxera. Bisita honen helburu nagusia Bergarako toki administrazioaren antolaketa eta kudeaketa bertatik bertara ezagutzea izan da, Oiartzunen ezar daitezkeen kudeaketa eredu berriak identifikatzeko.
