Udalaren oharra San Martzialgo kanparen erreserben inguruan
Bergarako Udala-k Ar, 2023-06-20 12:57-n bidalia
Udalak oharra argitaratu du San Martzialgo kanparen erreserben inguruan.
Besteak beste, gogorarazi du San Martzialeko jaia dela-eta, bertako ermitan eta inguruko eremuetan udalak mantentze-lanak egin behar izaten dituela azken ordura arte (belarra moztu, guneak txukundu...). Horregatik, kuadrillen guneak zintekin “gordetzeko” dagoen ohitura ezingo da gauzatu datorren ekainaren 30eko 15:00ak baino lehen.
