Bergarara etorri berritan egin beharreko prozedurak azaltzeko baliabideen gida osatu du Udalak

Urtarrilaren hasieran Bergarara etorri berri ziren pertsonei harrera egin zien Udalak. Ez zen ekitaldi isolatua izan, eta bertan azaldu zen moduan, elkarlanerako bideak zabaldu ziren, Gorka Artola alkateak azaldu duenez. Tartean, orain argitaratuko den gidarako lehen zirriborroa aurkeztu zitzaien ekitaldian parte hartu zuten pertsonei, ondoren, haien ekarpenekin osatu dena. Gida aurkezteko agerraldia egin dute alkateak eta Ongizate zinegotzi Zihortza Marzanek.

Elorregiko autobus geltokia hobetzeko hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bergara, Oñati eta Arrasateko udalek

Komuna barne duen markesina berri eta modernoa instalatuko da Elorregiko geltokian, bizikletentzako aparkalekua ere egokituko da eta argi-instalazio hobetuko da, inguruneari segurtasun handiagoa emanez.

Merkatua eta Merkatu Txikia tasen 2023 urteko lehen hiruhileko kobrantza

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie Merkatua eta Merkatu Txikia tasen 2023 urteko lehen hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea: 2023ko martxoaren 17tik 2023ko maiatzaren 18ra

Lekuak eta medioak: 

·         Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2023ko maiatzaren 18an.

Orriak