Badator Danbaka-ren 6. edizioa
Bergarako Udala-k Az, 2024-07-17 15:52-n bidalia
2024a ere Danbaka urtea izango da, bueltan dator-eta Debagoieneko Musika Lehiaketa. Seigarren aldia izango da aurtengoa, eta Bergarako Seminarixoa aretoan egingo da. Lau jaialdi izango dira, urritik abendura, eta final handia, urtarrilean. Debagoieneko musika taldeek hartu ahal izango dute parte. Izena emateko aukera zabalik dago, eta komeni da lehenbailehen izena ematea. Goiena Komunikazio Taldeak antolatuko du aurten ere, Bergarako Udalaren laguntzarekin.


