Deba eta Urola erreketako enbor eta adarrak kendu ditu Bergarako Udalak

Bergarako Udaleko Lorezaintzako lan taldeak Deskarga eta Deba ibaietako zubi gehienetan zeuden enborrak eta adarrak erretiratzen aritu dira aste honetan. Enbor eta arrama hauek oztopo bezala ziarduten erreken jarioan, ura zubietako ‘begi’ artetik igarotzeko zailtasunak eraginez.

Udaleko teknikarien esanetan, oso lan teknikoa izan da, bitarteko bereziak behar zituelako. Dena den, langileen eskarmentuari esker lana modu egokian bideratu da. Bestalde, udal ordezkariek lan hauek eragindako eragozpenengatik barkamena eskatu diete herritarrei.

Bost bozkaleku egongo dira Bergaran igande honetan ospatuko diren hauteskundeetan

Igande honetan, apirilaren 21ean, ospatuko diren Legebiltzarrerako hauteskundeetan bost bozkaleku izango dira Bergaran.

09:00etan zabalduko dira bozkalekuak eta 20:00ak arte egongo dira zabalik leku hauetan:
• IBARRA (eliza ondoko lokala). Mahai bat egongo da.
• MARTOKO ESKOLA. 3 mahai egongo dira.
• OSINTXUko liburutegian mahai bat egongo da.
• MATXIATEGIN dagoen eskolan 4 mahai egongo dira
• FRONTOIAN 8 mahai egongo dira.

‘Udakikuka’, haur eta nerabeentzako udako aisialdi eskaintza aurkeztu dute Bergaran

Bergarako Udalak ‘Udakikuka’ udako aisialdirako eskaintza aurkeztu du ostegun honetan Usondo parkean egindako prentsaurreko batean. Bertan, Udaleko teknikariez gain, udaleku irekiak kudeatuko dituzten Jardun elkarteko ordezkariak izan dira aurtengo eskaintzaren xehetasunak azaltzeko.

Pentekoste jaietan San Martin plazako txosna kudeatzeko deialdia ireki du Udalak

Bergarako Udalak 2024ko Pentekoste jaietan, 2024ko maiatzaren 17, 18, 19, 20 eta 21ean, San Martin plazan jarriko den txosnaren ustiaketaren adjudikazioa arautuko duen baldintza-plegua aurkeztu berri du.

Bergarakoak izan eta irabazi asmorik ez duten kultur edo kirol elkarteek, herri-taldeek eta ongintzako elkarteek aurkez ditzakete eskaerak, lehentasuna izango dutelarik kultura, kirola, hezkuntza edo irakaskuntza eta ongintza helburu dituzten herriko taldeek.

Orriak