Bergarako Udalak zenbait tasaren ordainketa epeak ireki ditu
webmaster-k Or, 2026-06-26 11:15-n bidalia
Bergarako Udalak jakinarazi du udal zerga eta tasen kobrantza kanpaina berriak abian direla, zehazki panteoien tasa, kutxazainen okupazio-tasa, merkatu txikiko tasa eta merkatuko tasa ordaintzeko epeak zabalik daudela.
Panteoien tasari eta kutxazainen okupazio-tasari dagokienez, 2026ko maiatzaren 29tik uztailaren 30era bitartean izango da ordainketa egiteko epea. Bestalde, merkatuko eta merkatu txikiko tasaren kasuan, 2026ko bigarren hiruhilekoari dagokion ordainketa epea ekainaren 12tik abuztuaren 14ra arte egongo da irekita.
Trafiko aldaketak Iriburu kalean, ekainaren 29tik uztailaren 3ra
webmaster-k Or, 2026-06-26 09:28-n bidalia
Bergarako Udalak jakinarazi duenez, ekainaren 29tik uztailaren 3ra bitartean obrak egingo dira Iriburu kaleko errepideko azken aldapan. Zehazki, bertan dauden bi estolda zulo ordezkatuko dira, mantentze eta segurtasun lanen barruan.
Lanen ondorioz, eta bai langileen bai herritarren segurtasuna bermatzeko, aipatutako tartean ibilgailuen zirkulazioa erabat etenda egongo da egun horietan.
Ostegun honetan hasiko dira udalerriko hainbat gunetan asfaltatze lanak
webmaster-k Og, 2026-06-25 11:52-n bidalia
Bergarako Udalak jakinarazi duenez, ostegun honetan hasiko dira udalerriko hainbat gunetan aurreikusita dauden asfaltatze lanak, kale eta azpiegituren egoera hobetzeko helburuarekin.
Asfaltatze lanak honako gune hauetan egingo dira:
• Ibarra kaleko zubitik Ibarra kaleko gasolindegira arteko tartean.
• Osintxuko zubi berritik Osintxuko iturrira bitartean.
• Iraburu kaleko bukaerako aldapan.
Behin asfaltatze lanak amaituta, dagokion pintaketa egingo da, bide segurtasuna eta seinaleztapena egoki bermatzeko.
Helduen Danborradarako izen ematea ireki du Bergarako Udalak
webmaster-k Og, 2026-06-25 08:57-n bidalia
Bergarako helduen Danborrada irailaren 15ean ospatuko da, asteartean, gaueko 22:30ean, Udal biltegitik abiatuta. Parte hartu nahi duten taldeek uztailaren 15a baino lehen eman beharko dute izena.
Izen-emateko baldintzak:
· Taldearen izena, kide kopurua, danborra ala barrika joko duten eta zuzendariaren kontaktua (izen-abizenak eta telefonoa) udaletxera jakinarazi behar dira.
· Talde berriek izena emateko mezua bidali behar dute helbide honetara: gazteria@bergara.eus.
Bergarako Udalak uda honetarako Berumuga eta Usondoko kontzertuak musika zikloak aurkeztu ditu
webmaster-k Az, 2026-06-24 12:34-n bidalia
Bergarako Udalak 2026ko udarako bi musika ziklo aurkeztu ditu: Berumuga eta Usondoko kontzertuak. Bi egitasmoek askotariko estiloak eta kalitatezko proposamen musikalak ekarriko dituzte herrira, uztaila osoan zehar, aire libreko kulturgintza indartzeko helburuarekin.
Berumuga: musika beltza eta nazioarteko doinuak Espoloian
Bestalde, Berumuga zikloak lau kontzertu ekarriko ditu uztaileko ostiraletan, 22:00etan, Espoloian:
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 21
- 22
- 23
- 24
- 25
- 26
- 27
- 28
- 29
- …
- hurrengoa ›
- azkena »




