Lurraldebus zerbitzu berezia eskainiko da Pentekoste jaietan

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu Pentekoste jaiak direla eta. Zerbitzu horiek maiatzaren 22an (ostirala) eta 23an (larunbata) izango dira.

Ostiralean, hilak 22, Eibartik irteerak 00:00etan, 2:00etan, 4:00etan eta 6:00etan izango dira, eta honako ibilbide hau egingo dute: Soraluze (0:15, 2:15, 4:15 eta 6:15), Bergara (0:30, 2:30, 4:30 eta 6:30), Arrasate (0:45, 2:45, 4:45 eta 6:45), Aretxabaleta (0:50 eta 4:50) eta Eskoriatza (0:55, 4:55).

Pérez Iglesias sailburuak “Bi ilunabarreko eguna” aurkeztu du Laboratorium Museoan, abuztuaren 12ko eguzki-eklipsea ardatz duen erakusketa

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesiasek “Bi ilunabarreko eguna” erakusketa aurkeztu du gaur arratsaldean Bergarako Laboratorium Museoan. Dibulgazio-ekimen honek datorren abuztuaren 12an Euskadin ikusgai izango den eguzki-eklipse osoa du ardatz. Sailburuarekin batera Bergarako alkate Gorka Artola eta Laboratorium Museoko zuzendari Rosa Errazkin izan dira.

Orriak