Bergaran egin da Itzulia Basque Challenge-ren laugarren edizioaren aurkezpen ofiziala

Itzuli Basque Challenge lasterketak laugarren edizioa aurkeztu du gaur, martxoak 25, Bergaran, probaren xehetasun nagusiak ezagutzera emateko egin den ekitaldi ofizialean. Ibilaldiak 2026ko Itzuliaren seigarren etapako ibilbidea errepikatuko du, aurreko edizioekin alderatuta kokapen aldaketaren berritasun handiarekin. Probak parte hartzaile kopuru ona mantentzen du, eta zikloturisten egutegian finkatzeko prozesuan jarraitzen du.

Trafiko mozketak asteburuan, Korrika-ren eraginez

Korrika-k Bergara zeharkatuko du datorren martxoaren 28an, eta horren ondorioz trafikoan eraginak izango dira goizaldean. Korrika 06:15ak aldera iritsiko da Elorregitik, eta Labegaraieta aldetik sartuko da herrigunera.

Korrikaren ibilbide osoak honako guneak hartuko ditu:

Ibarra kalea → Ozaeta → Zubiaurre → San Antonio biribilgunea → Ibargarai → Zurradero → Herrilagunak → Domingo Irala → Irizar ibilbidea → Artekalea → Ariznoa plaza (San Pedro plaza) → Bidekurutzeta → Espoloia → Mintegi kalea → San Antonio biribilgunea → Urteaga → Antzuola noranzkoa.

Korrika-k ekintzez beteko ditu Bergarako kaleak asteburuan

Korrikaren giroak astindu egingo du Bergara eta eskualdea martxoaren 27an eta 28an, herrian antolatutako ekitaldi ugarirekin. Korrika Txikiak, kultur emanaldiak, bertso saioak, kontzertuak eta txokolatadak osatuko dute egitaraua. Gainera, martxoaren 29an Bilborako autobus bereziak egongo dira Korrikaren amaierara joan nahi duten herritarrentzat.

 

Ostirala, martxoak 27

Bedelkarrek bere irudia berritu eta webgune berria aurkeztu du

Bedelkar-ek, Bergarako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen elkarteak, azken urtean zehar bere irudi korporatiboaren berritze prozesu sakona gauzatu du, komunikazioa eguneratzeko eta bere posizionamendua sendotzeko helburuarekin.

Aldaketa horren baitan, identitate bisual eta logotipo berria sortu da, oinarri kolore gisa Bergarako urdina (mahon) hartuta; herriaren iragan eta tradizio ehungilearekin estuki lotutako tonalitatea.

Orriak