Bergarako Udalak 2026ko ‘Udakikuka’ aurkeztu du, udarako aisialdi eskaintza zabala

Bergarako Udalak, herriko eragile desberdinekin elkarlanean, 2026ko Udakikuka aurkeztu du ostegun honetan: uda honetan haur eta nerabeei zuzendutako udaleku irekien, kirol kanpusaren eta Laboratorium Museoaren eskaintza bereziaren multzoa. Aisialdi hezitzailearen bidez, euskarazko giroan, balioetan oinarritutako eta kalitatezko eskaintza bermatzea nahi dute antolatzaileek.

HITZALDIA - Dolmenen Ibilbidea: Zientzia Historiaurrea ulertzeko: zeramika, metalak, hezurrak eta haziak

Datorren apirilaren 21ean, asteartea, 18:00etan, Bergarako Aroztegi Aretoan solasaldi berezia izango da Dolmenen Ibilbidea proiektuan parte hartu duten ikerlariekin. Jardunaldiaren helburua nagusia Dolmenen ibilbidean egindako aurkikuntzetatik abiatuta zientzia herritarrei hurbiltzea da. Ikerlariak ze ondorioetara iritsi diren partekatuko da eta historiaurreko komunitateen inguruko bitxikeriak gerturatuko dira.

Iruñean gertatu den erailketa matxista arbuiatu du Bergarako Udalak

Halaber, biktimaren senitarteko eta adiskideei elkartasun osoa adierazi nahi die.

Bestetik, indarkeria matxistaren azken kasu hau salatzeko egingo diren mobilizazioekin bat egiten du eta apirilaren 14an, asteartean, 19:30ean, San Martin plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei.

Orriak