‘Txillarreko sukaldaria’ dokumentalaren emanaldia eta solasaldia Bergaran, urtarrilaren 20ean
webmaster-k Ar, 2026-01-13 09:23-n bidalia
Elgoibarko Txillarre baserria izan zen Euskal Herriko azken hamarkadetako mugarri historiko baten agertokia: ETAren jardun armatuari amaiera emango zion prozesuaren abiapuntua. Testuinguru horretan kokatzen da Txillarreko sukaldaria dokumentala, pertsona jakin baten bizipenetatik abiatuta memoria historikoa, elkarrizketa eta giza harremanak ardatz dituen lana.
Dokumentala eta ondorengo solasaldia urtarrilaren 20ean, asteartean, ospatuko da Seminarixoan, arratsaldeko zazpietatik aurrera.









