Bergarako Udalak eta ostalariek elkarbizitza sustatzeko kanpaina abiatu dute
Bergarako Udala-k Og, 2024-12-19 11:24-n bidalia
Bergarako Udalak, udalerriko erdiguneko ostalariekin elkarlanean, kontzientziazio zibikoko kanpaina berri bat jarri du abian, kaleak garbiago eta zainduago mantentzeko helburuarekin. Ikuspegi positibo eta konstruktibo batetik, ekimen honen helburua da bezeroek baxera –edalontziak eta platerak bezala– tabernetara itzultzea, kaleetan utzi beharrean.