Kontzertu zikloa eskainiko du Seminarixoak hilabeteko lehen ostiraletan
webmaster-k Og, 2026-02-05 12:57-n bidalia
Hilabeteko lehen ostiraletan musika eskaintza indartuko du Bergarako Udalak Seminarixoa aretoan. Otsailetik ekainera taularatuko diren lau proposamenak aurkeztu ditu Udalak; ostiral honetan, otsailaren 6an, Xak taldearen kontzertuarekin hasiko da programa. Jarraian etorriko dira Putas Amak, Ruper Ordorika eta Harria.









