Haurren ur jardueretan izena emateko epea zabaldu da Bergaran
webmaster-k Og, 2025-11-27 10:31-n bidalia
Bergarako Udalak antolatutako umetxoentzako ur jarduerak abian jarriko dira berriro, 2025eko abenduaren 13tik 2026ko otsailaren 28ra bitartean. Jarduera hauek gurasoen laguntzarekin egiten dira, uraren onurak aprobetxatuz haurren garapen motorra sustatzeko eta guraso-haur arteko lotura indartzeko. Helburua da gurasoei ur ingurunean autonomia ematea eta jardueraz gozatzeko aukera eskaintzea, baita haurren garapen motorra bultzatzea ere.





