Bergarako Udalak mugikortasun urriko pertsonentzako aulki zerbitzua jarri du udako igerilekuetan

Bergarako Udalak jakinarazi du kanpoko igerilekuetan mugikortasun urria duten pertsonentzako (MUP) aulki zerbitzua martxan jarri duela. Zerbitzu honen helburua da igerilekuen erabileran irisgarritasuna hobetzea eta pertsona guztiei baldintza egokiak eskaintzea.

Zerbitzua erabiltzeko, erabiltzaileek kanpoko igerilekuan zerbitzua ematen ari den sorosleari eskaera egin beharko diote. Erabilera amaitutakoan, aulkia berriro sorosleari itzuli beharko zaio, hark zerbitzua egoki kudeatu ahal izan dezan.

Helduen Danborradarako izen ematea ireki du Bergarako Udalak

Bergarako helduen Danborrada 2025 irailaren 15ean ospatuko da, astelehenean, gaueko 22:30ean, Udal biltegitik abiatuta. Parte hartu nahi duten taldeek uztailaren 15a baino lehen eman beharko dute izena.

Izen-emateko baldintzak:

·      Taldearen izena, kide kopurua, danborra ala barrika joko duten eta zuzendariaren kontaktua (izen-abizenak eta telefonoa) udaletxera jakinarazi behar dira.

·      Talde berriek izena emateko mezua bidali behar dute helbide honetara: gazteria@bergara.eus.

Orriak