Kontseiluak deitutako manifestazioarekin bat egin dute Udalak eta Jardunek
komunikazioa-k Or, 2015-02-20 13:31-n bidalia
Euskarak azken aldian jasan dituen erasoak salatzeko, Kontseiluak deituta manifestazioa egingo da otsailak 28an Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara lelopean Donostian.
Mobilizazioaren helburua hizkuntza-politiketan azken aldian Estatuen zein Nafarroako Gobernuaren bidez jasandako “injerentziak” salatzea eta hainbat administrazioetako arduradunek aurrera egiteko hartu duten determinazioa txalotzea da.