Gabonetan, 24 eta 31an, etxeetako gaueko hondakin bilketa eguerdira aurreratuko da
komunikazioa-k Ar, 2014-12-23 10:19-n bidalia
Gabonetan hondakin bilketa zerbitzuan hainbat aldaketa daude, etxeetako bilketan zein industria eta komertzioetakoetan.
Etxeetako bilketan, Abenduaren 24 eta 31an, asteazkenak: Gaueko bilketa eguerdian egingo da, beraz, konpresak, pixoihalak etab… eguerdiko 13:30etarako atera beharko dira.
Etxeko hondakin handien bilketa (altzariak, koltxoiak, etxetresna handiak….): Abenduaren 23 eta 30ean egingo da, ohiko zerbitzua mantenduz. Gogoratu aurrez 943 711938 telefonora deitu behar dela abixua emateko.