Bihar, Lehen Eguazteneko Azokan, salda eta berekatz sopa

 

Bihar, urtarrilaren 7an, ospatuko da Oxirondon urte berri honetako lehen Hileroko Lehen Eguaztenekoko Azoka, arratsaldeko 18:00tan hasi eta 20:30etan amaituta.

Ohi denez, baserritarren eta bertako produktuak egongo dira erosgai, neguko ortuariak eta beste zenbait elikagaiere  eskainiko dituzte.

Haurrentzako eskulanak ere egongo dira  eta, guztiontzako, salda eta berekatz sopa ederrak eskainiko dira dastatzeko.

Bihar, bertan, elkar ikusi arte!!!

Errege bezperarako autobus zerbitzu berezia. Ordutegi berriak!!!

 Bergarako Udalak, Errege bezperarako, urtarrilak 5, astelehena,  autobus zerbitzu berezia antolatu du.

Horrela inguruetako jendeak erosoago izango du Bergara etorzea.

 Egin hemen click autobus ordutegia ikusteko. Argi!! ordutegi berria da

 

            Geltokiak ondorengoak izango dira:

 

-          Eibar: Estazioan.

-          Soraluze: Zentroa / Estazioa.

Frontoian eta Labegaraietan Jolas parkeak martxan

Gaur irekiko da Frontoian eta bihar Labegaraitean, Gabonetako Jolas parke bana.

Frontoiko Jolas parkea 8 urtetik beherakoentzako dago gomendatua eta gaur, bihar eta etzi, urtarrilak 2,3, eta 4ean, egongo da irekita.

Larunbatean irekiko da Labegaraietako Jolas parkea, 8urtetik gora dutenentzako da egokia, urtarrilaren 3, 4 eta 5ean egongo da martxan (5ean goizetik bakarrik).

Parke bien ordutegia, goizeko 11etatik 13etara eta arratsaldeko 17etatik 20etarakoa izango da. Sarrerak 3€ balio du eguneko eta hiru egunetakoak 7€.

Orriak