2025eko Pentekoste jaietan herrian postuak jartzeko 22 parte hartzaile hautatu dira
webmaster-k Al, 2025-05-05 12:38-n bidalia
Apirilaren 11n Bergarako Udalak egindako zozketaren bidez, 2025eko Pentekoste jaietan herrian postuak jartzeko 22 parte-hartzaile hautatu dira, eta beste 8 pertsona ordezko gisa geratu dira.
Zozketaren aurretik iragarri bezala, guztira 6 metroko luzera duten 22 postu egongo dira erabilgarri: 8 Fraiskozurin eta 14 Matxiategin. Hautatutako eskaerak epe barruan aurkeztutako 83 eskaeraren artean aukeratu dira, eta uko egitekotan, ordezkoen zerrendako hurrengo pertsonek hartuko lukete lekua.







