Valogreene Paper-en harira jasotako epaiari buruzko gobernu taldearen iritzia
Bergarako Udala-k Or, 2025-04-11 10:27-n bidalia
Gipuzkoako administrazioarekiko auzien epaitegiak Valogreene auzian udalak emandako pausu batzuk bertan behera utzi ditu behin behinekoz eta auzian interesatutako aldeei helarazi berri die epaia. Alegia, administrazioarekiko auzi-errekurtsoak administrazio-ebazpenak deuseztatzen ditu, (baimen urbanistikoari dagozkionak) eta “ondoriorik gabe uzten dituzte, ez direlako zuzenbidearekin bat datozenak”.







