Bergarako Udalak herriko hainbat atartetako bizilagunekin bilerak egingo ditu hondakinen gaikako bilketaren inguruan dituzten iritziak jasotzeko
admin-k Og, 2013-01-31 13:34-n bidalia
Herritarren artean hondakinen bilketarako sistemaren gaiak sortzen dituen zalantzak eta urduritasunak ikusita, Bergarako Udalak herritarrekin bilerak egitea erabaki du hauen iritziak bertatik bertara jaso ahal izateko.
Helburu horrekin, Udaleko eta Informazio Bulegoko ordezkariak Bergarako hainbat atartetara hurbilduko dira berauetako bizilagunek hondakin bilketa selektiboari buruz pentsatzen dutena entzuteko.