Matxiategi kalean hainbat lan egingo ditu Bergarako Udalak

Matxiategi kalean hainbat farolen zutabeak egoera txarrean daudela ohartu da Udala, eta horiek ordezkatzeko lanetan hasi da aste honetan Obra eta Zerbitzuak saila.

Zutabeekin batera, horien basamendua berriztu eta kutxatilen (arketen) tapak aldatuko dira. Lanok hiru fasetan egingo dira eta ekainean bukatzea aurreikusten da. Gainera, ekainean, kale horretako asfaltatze lanak hasiko dira.

Mokoloblok Eguna ospatuko dute maiatzaren 19an Bergaran

Maiatzaren 19an ospatuko da aurten Mokoloblok –Bergarako Kaleblok-a–. 18:00etan hasiko da, San Martin plazatik abiatuta. Antolakuntzak parte hartzaileen 25 gehieneko kopuru bat jarri du. Onarpena izena emandako ordenaren arabera egingo da.

Onartuak izan diren parte hartzaileek maiatzaren 19an 17:30erako San Martin plazan aurkeztu beharko dute.

Bergarako Udalak Klima eta Energia Plana onartu du asteleheneko plenoan

Bergarako Udalak aurrerapauso esanguratsuak eman nahi ditu energia eta klima arloetan, eta, horretarako, Tokiko Klima eta Energia Plana onartu du astelehen honetan, apirilaren 29an, ospatutako osoko bilkuran.

Plan honek jasangarritasunean eta energia ‘berdeagoetan’ jartzen du jomuga. Planean 115 ekintza jaso dira eta betetze muga 2030. urtera arte helduko litzateke, horixe baita erreferentziazko urtea bai klima eta energiari buruzko politiketarako eta bai Garapen Jasangarriaren Helburuak 2030 Agendaren baitan lortzeko.

Plan honek bost helburu zehatz izango ditu:

Orriak