Bergarako Udalak ‘Valogreene auziaren’ epaia errekurritu du, bergararren interes orokorra babesteko helburuarekin

Bergarako Udalak apelazio-errekurtsoa aurkeztu du Donostiako Administrazioarekiko Auzien 1. Zenbakiko Epaitegiak emandako 73/2025 zenbakiko epaiaren aurka. Epai horrek Greene Waste To Energy S.L. enpresak udal ebazpen batzuen aurka aurkeztutako errekurtsoa onartu zuen. Udalak uste du epaia ez datorrela bat zuzenbidearekin, eta horregatik erabaki du errekurtsoa aurkeztea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Gelan.

Erremonte partidak ospatuko dira Bergarako udal pilotalekuan maiatzaren 24ean

Bergarako Udal Pilotalekuak erremonte jaialdi berezi bat hartuko du datorren larunbatean, maiatzaren 24an, arratsaldeko 18:00etan. Ekitaldi honetan goi mailako bi erremonte partida jokatuko dira.

Lehenengo partida Goikoetxea V eta Aiestaran VI bikoteak Gurrutxaga eta Martirena bikotearen aurka jokatuko dute. Partida hau bi set eta hirugarren set labur batez osatuta egongo da: lehen bi setak 15 tantora eta hirugarrena 8 tantora izango dira.

Orriak