Bergarako Eskola Kirolaren Herri Ituna sinatu da, haurren ongizatea eta garapen integrala sustatu asmoz
webmaster-k Az, 2025-09-17 08:58-n bidalia
Bergarako Udaletxeko pleno aretoan, Bergarako lehen hezkuntzako ikastetxeek, herriko kirol elkarteek eta Bergarako Udalak Eskola Kirolaren Herri Ituna sinatu dute, udalerriko haur eta nerabeen garapen integrala eta osasuntsua sustatzeko helburu argiarekin.
Itun honen bidez, sinatzaileek konpromisoa hartu dute jarduera fisiko eta kirol hezigarri, osasungarri eta berdinzale bat garatzeko, haurren interes gorena erdigunean jarriz. Bergaran azken urteetan garatu den Multikirol eredua indartzen jarraitzeko borondatea adierazi dute.

