Gobernu taldearen oharra alkatearen dekalrazio batzuez egindako erabilera okerraz
admin-k Az, 2013-02-27 13:10-n bidalia
Otsailaren 14an prentsaurrekoa egin zen udaletxean Bergarako 100 ataritako bizilagunekin egindako bilerei buruzko balorazioa egiteko.
Bertan kazetari batek bileretara joandako pertsonen jarreraz galdetu zion alkateari eta honek erantzun zion orokorrean bilerak ondo joan direla elkarrizketa bideratu dela eta balorazio ona egiten zuela. Kazetariak, “bileratara joan diren guztiek izan dute jarrera ona?” -berriz ere-, “tira, beti egoten da ardi beltzen bat”, alkatearen erantzuna.
