Identifikatu gabeko bi behor agertu dira Elosua auzoan
admin-k Og, 2013-10-03 09:49-n bidalia
Hilabeteko epean inork erreklamatu ezean, Udalak hartuko du hauen jabetza.
Elosua auzoan abandonatutako eta identifikatu gabeko bi behor atzeman dira eta orain arte inork ez du hauen jabetza erreklamatu. Egoera honen aurrean, Udalak Dekretu bidez erabaki du 30 egun naturaleko epea ematea (iragarki ofiziala Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita) bi animaliok erreklamatzeko.
“Kafekonpon” bilerak etxeko tresna txikiak konpontzeko
admin-k Az, 2013-10-02 14:43-n bidalia
Dagoeneko 250 lagun inguruk eman dute izena erreka garbitzeko. Parte hartu!!
admin-k Az, 2013-10-02 14:23-n bidalia
Urriaren 13an izango da Deba Ibaiaren garbiketa. Parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa da.
Datorren urriaren 13an, Erreka Eguna dela eta, Deba Ibaia auzolanean garbituko dugu Bergaran, zehazki, Epeletik Osintxurako tartea. Garbiketarako erreka hainbat ataletan banatuko dugu eta, boluntarioak taldeka antolatuta, talde bakoitzari erreka zati bat garbitzea egokituko zaio. Lan-talde bakoitzak beharrezko material guztiak izango ditu zeinak Bergarako Udalak jarriko dituen.
Hizkuntza taldeak dagoeneko martxan
nnarbaiza-k Al, 2013-09-30 08:53-n bidalia
Aste honetan hasiko dira martxan Hizkuntza taldeak.
Guztira ingelesezko 3 talde eta frantseseko bat batuko dira
Practica euskara con las iniciativas Auzoko y Berriketan
admin-k Og, 2013-09-26 14:42-n bidalia
Ambas iniciativas unen a personas vascohablantes con quienes están aprendiendo el idioma o quieren aprenderlo.
Del mismo modo, para quienes desean practicar a través de internet y de forma gratuita pueden hacerlo mediante la plataforma mintzanet.net .
Euskara praktikatzeko aukerak Berriketan eta Auzoko-rekin
admin-k Og, 2013-09-26 14:34-n bidalia
Euskara modu ludikoan praktikatu nahi duzu? Edo euskara praktikatu nahi dutenei laguntzeko prest zaude?
Hona bi aukera polit horretarako: BERRIKETAN eta AUZOKO. Animatu!
Irakurketa Kluba
magirrezabal-k Og, 2013-09-26 14:16-n bidalia
Bergarako Udal Gobernuak Hondakinen Mahaian eramaten ari zen negoziaketarekin bukatzea erabaki du; tamalez ez gara adostasunera iritsi
admin-k Az, 2013-09-25 14:32-n bidalia
Erabaki honen arrazoi nagusia mahaiaren progresiorik eza izan da.
Ezaguna denez, igaro den ekainean Hondakinen Mahaia eratu zen. Bertan parte hartu dugu Bildu eta Aralarrek, Bergara Zero Zabor taldeak, PNV eta PSE alderdiek eta Bergara Garbia plataformako kideek. Mahaiaren hasierako helburua hondakinak biltzeko sistema adostea izan zen; izan ere, alde guztiok ikusten genuen gehiago birziklatzeko beharra, eta abiapuntu komun honek animatu gintuen aurrera egitera.


