"Sexu-heziketa Familian" hitzaldia gurasoentzako
admin-k Az, 2013-05-29 09:05-n bidalia
Ekainaren 5ean izango da, arratsaldeko 6etan, euskaraz, Bergarako kultur Etxean. Joan nahi duten gurasoek aurrez eman beharko dute izena.
Bergarako Udaleko Prebentzio zerbitzuak antolatuta gurasoentzako hitzaldi berri bat izango da datorren ekainaren 5ean Sexu-heziketa Familian izenburupean.
Hitzaldia Etxadiko kideek, Udalak herriko familientzat eskaintzen duen Orientazio Psikologikorako Zerbitzuko profesionalek, emango dute eta euskaraz eskainiko da.
