"eMAkumeak Protagonista", teknologia ikasketetan emakumeen presentzia indartzeko
webmaster-k Og, 2025-06-05 14:52-n bidalia
Miguel Altuna Lanbide Heziketa Institutuan ospatutako ekitaldian, "eMAkumeak Protagonista" egitasmoaren emaitzak eta hausnarketak aurkeztu dira asteazken honetan, emakumeen presentzia teknologia arloko Lanbide Heziketan ikusarazteko eta sustatzeko helburuarekin. Ekitaldian parte hartu dute ikasleek, irakasleek, udal ordezkariek eta empresa eragileek, eta eredu bihurtu diren hainbat emakume izan dira protagonistak.




