Bergarako Udalak 230.000 euro inbertituko ditu Agorrosingo fitness eta pisu librerako gela hobetzeko

Bergarako Udalak hainbat hobekuntza egingo ditu Agorronsigo kiroldegiko fitness gunean eta pisu libreen gelan. Guztira, 230.000 euroko lanak izango dira, eta aipatutako guneetarako ekipamenduaren erosketara zein mantenura bideratuko dira. Helburu hori lortzeko, lizitaziorako kontratazio espedientea onartu du astelehen honetan ospatutako osoko bilkuran.

Egingo diren lanak hurrengoak izango dira:

Korrika-ren harira, hainbat ekimen antolatu dira hurrengo egunetarako

Martxoaren 20ean Korrika pasako da Bergaratik, eta, horren harira, ekimen ezberdinak antolatu dira hurrengo egunetarako:

·      Martxoak 14, osteguna. 19:00etan hasita Bergarako erraldoien eta Musika Eskolako trikitixa taldearen kalejira. Ibilbidea: San Martin plaza, Barrenkalea, Domingo Irala, San Martin plaza.

·      Martxoak 16, larunbata. 12:00etan hasita, EUSKAL DANTZEN ikuskizuna, Munibe plazan. Moises Azpiazu dantza taldeak antolatuta.

Dolmenen Ibilbideaz gozatzeko doako bisita gidatu berriak antolatu dira

Dolmenen Ibilbidearen (PR-Gi 94) balio arkeologikoa zein pasaia-balioa gizarteratzen jarraitzeko asmoz, Elgoibarko, Bergarako eta Soraluzeko Udalek, Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziarekin elkarlanean, bisita gidatu berriak antolatu dituzte apiriletik aurrera.

Ibilbide gidatuak 9 kilometroko luzera eta hiru ordu eta erdiko iraupena du, Karakaten hasi eta Irukurutzetaraino joan-etorria. Ibilbidea erraza eta malda gutxikoa da, familian egiteko aproposa.

Bergarako Udalak Landaola Saria irabazi du Oxirondo azokako ‘Elikaenea’ ekimenagatik

· Lete eta Azkargorta zinegotziek “Bergarako Elikadura Mahaiak heldu zion azoka biziberritzeko ardurari, eta eragile desberdinen konpromiso, dedikazio eta sormena” balioan jarri dituzte ekitaldian.

Bergarako Udalak IV. Landaola Saria jaso du Erakunde Publikoen sariaren atalean, Oxirondo azoka biziberritzeko asmoaren baitan ‘Elikaenea’ proiektua bultzatzeagatik. Usurbilgo Sutegi aretoan ospatutako ekitaldian, Ainhoa Lete eta Markel Azkargorta zinegotziek ‘Elikaenea’ moduko proiektu batek piztutako ilusioa eta interesa” nabarmendu dituzte beren hitzartzean.

Orriak