Elikaeneak urtebeteko ibilbide emankorra egin du Oxirondo azokaren biziberritzean
webmaster-k Az, 2025-09-10 09:47-n bidalia
Duela urtebete ireki zen Elikaenea Bergaran, Oxirondo azoka biziberritzeko asmoz. Urte honetan zehar, herritarren harrera oso positiboa izan da, bai kontsumo aldetik, bai sortu diren aukera berriengatik. Herri-proiektu honek bertako elikadura sistemak indartzea eta herritarren, ekoizleen zein merkatarien beharrei erantzutea du helburu.
Elikaeneak elikadura arloko etorkizuneko erronkei heltzeko bide berriak zabaldu ditu. Kontsumo ohituren aldaketak kontuan hartuta, kontsumitzaile eta ekoizleen arteko zubi lana eta koordinazioa funtsezkoak izan dira egitasmoaren garapenean.


