Apirilaren 29 Belaunaldi arteko Nazioarteko Eguna izango da, eta horren testuinguruan, bezperan, hau da, 28an, gaztetxo eta nagusiekin jolas ekitaldia antolatu da, 17:30ean, azokan. Herriko haur eta nagusienekin batera pista joko bat burutuko da, gaur egungo jolasak eta garai batekoak gogora ekarriz eta belaunaldi arteko elkartrukea ahalbideratuz. Amaitzean, merendola egingo dute.

Haurrek (LH3-4-5-6 mailetako ikasleek) izen emateko  Aidau Haurren Zerbitzuan egin beharko dute; eta helduek, ordea, San Joxepe Elkartean.

Ekitaldi honetara, bereziki, adineko pertsonak gonbidatu nahi dira.

Antolatzaileak Jardun, San Joxepe, Nagusilan, Duintasuna eta Udala dira..

 

.