Bergarako herrian ibiak antolatzea du xedetzat ordenantza honek, baita ere ibi-baimenak emateko eskakizunak, baimenen indarraldia eta iraupena arautzea.
Ondorio horietarako, espazio publikoaren erretserba oro joko  da ibitzat, ibilgailuak ibia duten eraikinetan sartzea eta haietatik irtetea beste helbururik ez duena

Ordenantza honen helburua Bergarako udalerrian kaleko salmenta arautzea da.

Kaleko salmenta, norbanakoak edo lege nortasun dunak izanik, ohiko saltzaileek edo noizean behin saltzen dutenek merkataritza-etxetik kanpo egindako salmenta da, saltoki edo eraikuntza desmuntagarrietan edota ibilgailuetan eta irabazi asmoarekin. Kaleko salmentak udalaren baimena beharko du eta gehienez urtebeteko iraupena izango du. Halaber baimen hori besterenganaezina izango da ordenantza honetako 23.1. atalean jasotako kasuetan izan ezik.

Orriak