Helburua: 

Jarduera-lizentzia behar duten jarduerak burutu ahal izatea.
Helburu hau lortzeko eskatzaileak eskaerarekin batera jarduera legeztatzeko proiektu teknikoa aurkeztu beharko du, eta Udalak IGOKA espedientea tramitatuko du.
3/1998 Lege Orokorrak (Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa) II. eranskinean (7/2012 legeak aldatua) A atalean zehazten ditu zeintzuk diren lizentzia behar duten jarduera sailkatuak.

Norentzat: 

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikoa

Aurkezteko epea: 

Mugagabea (betiere jarduera martxan jarri aurretik)

Helburua: 

Helburua da jarduera sailkatu batean aritzeko aurretiazko komunikazioa egitea, betiere obrak egin ondoren eta jarduera ireki baino lehen, eta behar diren ziurtagiriak aurkeztuta.
3/1998 Lege Orokorrak (Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa, eta 7/2012 Legeak aldatua) II. eranskinean zehazten du zeintzuk diren jarduera sailkatuak; eta bertako B atalean adierazten du zeintzuk diren aurretiazko komunikazioa behar duten jarduera eta instalazio sailkatuak.
Aurretiazko komunikazioak aurkezlea ahalduntzen du ezarri beharreko jardueran hasteko, horren erantzule bakarrak direlarik jardueraren titularra eta egiaztagiria eman duten teknikariak. Dena den, nahitaez, jardueretan hasi ahal izateko gaikuntza ematen duten administrazio-tituluak izan beharko dituzte eta baita sektoreko araudi aplikagarriek xedatzen dituzten aurretiko kontrolak eginda eduki ere, aurretiazko komunikazioak ez baitu hortik salbuesten.

Norentzat: 

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikoa.

Aurkezteko epea: 

Mugagabea (betiere jarduera martxan jarri aurretik).

Helburua: 

Kalterik gabeko jarduera eta instalazioak funtzionatzen hasi aurretik, beharrezkoa da irekitzeko lizentziak ordeztuko dituen aldez aurretiko komunikazio bat aurkeztea udalari (3/98 Legearen 61.4 eta 62 bis artikuluak). Baita jarduera eta instalazioetan titularitate aldaketa egiteko ere.
Lege horren ondorioz, jardueraren funtzionamenduaren aldez aurretiko kontrolaren (lizentziaren) ordez, ondorengo kontrola ezartzen da.

Norentzat: 

Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Aurkezteko epea: 

Mugagabea (beti ere jarduera martxan jarri aurretik).